Igerilari bat erreskatatu zuen atzo Ertzaintzaren erreskate zerbitzuak
Ondoeza sentitu ondoren Jaizkibelgo itsaslabarretan igerian zegoen 23 urteko gaztea erreskatatu zuten larrialdi zerbitzuek.
Jaizkibelgo itsaslabarretan igerian ari zen 23 urteko gazte bat erreskatatu zuten atzo Ertzaintzaren larrialdi zerbitzuek. Inguruan zeuden pertsona batzuk gaztea zorabiatuta uretik atera zutela esanez abisua jaso zuen SOS Deiak-ek 17:00ak inguruan. Ertzaintzaren helikopteroak eta mendiko talde batek erreskatatu eta ospitalera eraman zuten igerilaria.