Gipuzkoako Traineru Txapelketa irabazi du Hondarribiko gizonen eskifaiak
20:01 denbora eginda eskuratu zuten Mikel Orbañanosen mutilek Gipuzkoako hamabigarren bandera; laugarren postuan sailkatu ziren emakumeak, 11:19ko markarekin.
Hamabigarrenez irabazi du Hondarribia Arraun Elkarteko gizonen ontziak Gipuzkoako Traineru Txapelketa. Ama Guadalupekoa lehen postuan sailkatu zen, 20:01 denborarekin. Emakumeen traineruak bere aldetik, laugarren postua eskuratu zuen 11:19ko markarekin. Atzo burutu zuten 2021eko aurredenboraldiari lotutako txapelketa, Donostian.