BATeko neskek Ohorezko Mailari eutsi diote
BATeko neskek presioari aurre egin, eta laugarren bukatu dute Valladoliden, 91,5 punturekin. Mutilek, berriz, ezin izan dute Ohorezko Mailara igo.
Datorren urtean ere, BAT Bidasoa Atletiko Taldeko neskek Ohorezko Mailan jarraituko dute. Helburua beteta iritsi dira Irunera, Valladoliden laugarren geratu ostean. Horrenbestez, datorren urtean mailarik gorenean lehiatzen jarraituko dute BATeko neskek.
BATeko nesken taldeak puntu nahikoa bildu behar zuen, azken bi tokiak saihesteko (zazpigarren eta zortzigarrena). Lehia estua egon da hiru talderen artean (BAT, AA Catalunya eta L’HOspitalet), baina azken tokietatik urrun geratu da BAT, 91.5 puntu erdietsieta.
Neskek pozez zoratzen zauden atzo, eta horrela ospatu zuten:
Así suena la permanecer en honor 😊
— B.A.T. (@atletismobat) June 12, 2021
¡¡Gran trabajo!!@superamara @atletismoRFEA @Irun_informa @HondarribiaUdal @conectabidasoa @kirolaknet pic.twitter.com/Q61L3qgxtK
Txanponaren beste aldean geratu da BATeko mutilen taldea. Larunbatean, Ohorezko Mailara igotzeko aukera izan zuen, baina, kale egin zuten, eta hurrengo urtean Lehen Mailan jarraituko dute.
Edozein modutan, Iker Arotzenak egindako lorpena nabarmentzekoa da: Lehen Mailako markarik onena lortu zuen 7,87 metroko luzera jauziarekin.
Iker Arotzena ➡️ MVA #LigaJoma
— atletismoRFEA (@atletismoRFEA) June 12, 2021
“En el último salto me he salido, no me lo esperaba ni yo”
“En las siguientes competiciones seguiremos buscando la mínima europea sub23”@atletismobat #CEclubes2021 pic.twitter.com/EpbeVAE3k9