Minutu bateko isilunerik gabeko gizarte baten alde
Azken egunetan Espainia eta Frantziako hilketa matxistak salatzeko elkarretaratzea egin zuen M8 BIdasoko Asanblada Feministak, asteazkenean.
Herenegun iluntzean, Bidasoko Asanblada Feministak deituta, hamarnaka lagun elkartu ziren San Juan plazan azken egunetan Espainiako eta Frantziako estatuetan izandako hilketa matxistak gaitzesteko.
Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsezko pankarta nagusian Adi! Beste erailketa bat. Matxismoak hiltzen du, Stop feminizidioak irakur zitekeen. Bigarren pankarta batean, Ez dugu minutu bateko isilunerik nahi salatu zuten.