Hilketa matxisten kontrako deialdi berria, gaur
Estatu mailan egindako deialdiarekin bat egin dute Irunen, eta udaletxearen aurrean elkartuko dira, 22:00etan.
Hilketa matxisten ugaritzea salatzeko eta 6 urteko Olivia Gimeno haurraren heriotza salatzeko, elkarretaratzea egingo dute, gaur, 22:00etatik aurrera, udaletxearen aurrean, San Juan plazan. Espainiako mugimendu feministak egin du deialdia, eta Irunen bat egingo dute.
Atzo, Kanaria Uharteen kostaldean aurkitu zuten Gimenoren gorpua. Atzo bertan, gainera, beste adingabeko emakume baten gorpua aurkitu zuten, Sevillan: bikotekide ohiak aitortu zuen hil zuela.
2021ean Espainiako Estatuan 17 emakume eta bi adingabeko hil dituzte.