Eskualdeko artisten erakusketara bisita gidatuak antolatu dituzte
Susana Ferreira, Eduardo Larrasa eta Aiert Alonsoren erakusketa bisitatuko dute, igandean, bi txandatan. Adour-Bidasoa Sarien garaileak izan dira.
Amaia KZko Adour-Bidasoa Sarien irabazleen erakusketara bisita gidatuak antolatu dituzte igande honetarako, hilak 13. Bi txanda izango dira, 11:30ean eta 12:30ean. Zehazki, Susana Ferreira, Eduardo Larrasa eta Aiert Alonso dira erakusketa horretan euren obrak jarri dituzten eskualdeko artistak.
Udalaren arabera, artistek eurek gidatuko dituzte bisitak eta 45 minutu inguru iraungo dute. Sarrera dohainik izango da, baina aurretik izena eman beharko da. Ekainaren 11ra arte cultura@irun.org helbidera mezu bat bidali beharko da, 14:00ak arte. Ordutik aurrera, amaiakz@irun.org helbidera idatzi beharko da. Bisita gidatua zein ordutan egin nahi den argitu beharko da mezuan.
Hamar laguneko taldeak egingo dituzte.