Bainua baimendu dute berriz ere hondartza inguruetan
Eusko Jaurlaritzak uren analitikaren emaitzak eman ondotik baimendu dute bainua; hondakin-uren isurketa bat medio debekatu zuten bainua asteartean.
Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez, hondartza inguruetan bainua baimendu zuten berriz ere atzo arratsaldean. Hondakin-uren isurketa baten ondorioz debekatu behar izan zuten bainua asteartean. Uren analitikaren emaitza positiboa jasota zabaldu zuten berriro bainua.