Matilde Ucelay saria eman diote Via Irun proiektuari
Hirigintza inklusiboaren aldeko diseinu eta garapenean genero ikuspegia txertatzea aitortu diote Via Irun proiektuari.
Via Irun proiektuak Matilde Ucelay saria jaso du. Atzo jaso zuen saria Jose Antonio Santano alkateak, Madrilen, Carmen Calvo Espainiako presidenteorde eta Jose Luis Abalos Garraio ministroaren eskutik. Matilde Ucelay saria Espainiako Garraio eta Mugikortasun Ministeritzak ematen ditu, garraio, mugikortasun eta hirigintza sektorean gizarte inklusiboago eta zuzenago baten alde lan egin duten pertsona edo erakundeak saritzeko.
Hain zuzen, Via Irunen kasuan, hirigintza inklusiboaren aldeko diseinu eta garapenean genero ikuspegia txertatzea aitortu diote, Proiektuak atalean.
Via Irunen hautagaitza babestu dute Zaisa, Bidasoa Bizirik, Irunvi, Gipuzkoako Bazkundea, Mugikortasun Klusterra, Guitran eta Mondragon Unibertsitateak.
Sari banaketan Santanok saria eskuratzea “ohorea” izan dela esan du. Via Irun proiektu iraultzailea dela alkatearen esanetan, eta “ilusioa piztu” diela. Ildo horretatik, Irunek “60 hektarea” berreskuratuko dituela azaldu du, “erdigunean”, hiria “birsortu, modernizatu eta hiri orbainak ixteko”. Guztien artean, “garrantzia handiko proiektua” garatzeko gai izango direla gaineratu du.
https://twitter.com/Irun_informa/status/1402340220239032322