Juncal Labandibar kalea asfaltatuko dute bihar
Kalea moztuta egongo da 09:00etatik 14:00etara. Guardia Kidegora iristean, eskuineko bidea hartuko beharko dute, Behobiako zubi aldera.

Udalak asfaltatzeko kanpainarekin jarritzen du, eta, bihar, Juncal Labandibar kalean egingo dituzte lanak. Kale hori moztuta egongo da 09:00etatik 14:00etara.
Zehazki, 34. zenbakitik Juan Thalamas Labandibar (Gi 363) errepidera eramaten duen zatian egingo dituzte lanak. Horrenbestez, auzotik edo merkataritza gunetik datozten ibilgailuak eskuinerantz desbideratu beharko dute, Behobiako zubi aldera. Handik berriz ere Juan Thalamas Labandibar kalea hartu ahal izango dute.
Kanpaina amaitzear dagoela aurreratu du udalak, eta 30 toki asfaltatu dituzte. Guztira, ia 710.000 euroko aurrekontua izan du.
Colon ibilbidea
Igandean, Colon pasealekua eguerditik aurrera itxiko dute. Aldundiak lanak egiten ari da saihesbidean eta zati horretan trafikoa moztuta egongo denez, 06:00etatik 12:00etara, hiriko joan-etorriak errazteko ez dute aldaketarik egingo Colon ibilbidean, saihesbidean trafikoa normalizatzen den arte.