HAPOaren inguruko galdetegia asteartera arte erantzun daiteke
Hondarribiko Udalak gogorarazi duenez, herritarrei zuzendutako inkesta erantzuteko epea hilaren 15ean bukatuko da.
Hilaren 15era arteko epea izango dute herritarrek Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren gaineko galdetegia erantzuteko, Hondarribiko Udalak gogoratu duenez. Aurrerapen faseari dagokio galdetegia eta Interneten, Zuloaga Etxea Udal Liburutegian, Hondartza kiroldegian eta BAZ bulegoan eskura daiteke.