Azken egunetako hilketa matxistak gaitzesteko, elkarretaratzera deitu du Bidasoko Asanblada Feministak
Espainiako eta Frantziako estatuetan izandako hilketa matxistak salatu ditu. Asteazkenean izango da elkarretaratzea, San Juan plazan.
Azken hamar egunetan Espainiako eta Frantziako estatuetan izandako hilketa matxistak salatzeko elkarretaratzera deitu du Bidasoko Asanblada Feministak. Elkarretaratzea, bihar izango da, 19:00etan, San Juan plazan.
Erakundeei “hilketak bertan behera uzteko lan” egiteko eskatu die asanblada feministak. Epaiak gogortu nahiz zigorrak betearaz eta estamendu judiziak guztiek genero ikuspegia aplikatu behar dutela adierazi du asanblada feministak.
Asanblada feministaren arabera, “oso nazkatuta, haserre eta minduta” daude, eta eskaerak behin eta berriro errekipatzeaz, ez direla “nekatuko” berretsi dute; ez direla “isilduko”.