Real Unionek ezagutzen ditu hurrengo denboraldirako arerioak
Coruñako Deportivo, Santanderko Racing eta Athletic B izango dira talde irundarraren arerioak Federazioko Lehen Mailan datorren denboraldian.
Federazioko 1. mailan nortzuekin jokatuko duen badaki jada Real Unionek. Espero moduan, talde historikoak izango dira horietako batzuk, Lehen Mailatik pasatutakoak: Coruñako Deportivo eta Santanderko Racing, kasu. Horrez gain, Celta eta Athleticen filialak ere izango ditu aurrean talde irundarrak.
Hauek izango dira Federazioko Lehen Mailako I. multzoa osatuko duten talde guztiak: Ferrol, Coruñako Deportivo, Celta B, Cultura Leonesa, Athletic B, Tudelano, Calahorra, UD Logroñes, Valladolid Promesas, Zamora, Salamanca, San Sebastian de los Reyes, Rayo Majadahonda, DUX Internacional, Talavera, Badajoz, Extremadura eta SD Logroñes.
Horrez gain, II. multzo bat ere egongo da Federazio Mailan. Bi multzoetan lehen postua lortzen dutenak zuzenean Bigarren Mailara igoko dira. Bi multzoetan bigarren postutik bosgarrenera bitartean sailkatzen direnek kanporaketa jokatu beharko dute, eta lau plaza izango dira Bigarren Mailara igotzeko. Aitzitik, beste bost talde jaitsiko dira multzo bakoitzeko.