Mariño txapeldunorde geratu da kopan
Mariñoko Emakumeen Ohorezko Taldeak Zumaiakoren kontrako kopako finala 2-0 galdu du. Mutilen taldea, berriz, txapeldunen faseko finalerako sailkatu da.
Zumaiako gehiago izan zen: Mariñoko Ohorezko Erregional Mailako neskek ezin izan zuten kopa eskuratu Zumaiakoren kontra, eta 2-0 galdu zuten finalean. Txapeldunordearen koparekin konformatu behar izan ziren. Edozein modutan, pozik egoteko moduan dira, denboraldi bikaina egin baitute.
Mariño 1. Erregional Mailako mutilak, berriz, txapeldunen faseko finalerako sailkatu da. Atzo, etxean, Amara Berriren kontrako lehia izan zuen, eta 2-1 irabazi zuen. Finala, Astigarragako Mundarroren kontra jokatu du, igandean.
🐙 A LA FINAAAAAL 🚀
— CD Mariño (@CDMarinoKE) June 6, 2021
El 1a Regional ha ganado al Amara Berri y se ha metido en la FINAL de la fase de campeones.
ZORIONAK EQUIPO!!! 💙🐙 pic.twitter.com/HVo6otWwdZ