Bertso saioa antolatu du gazte asanbladak ostiralerako
Nerea Elustondo, Aitor Bizkarra eta Amets Arzallus bertsolariek parte hartuko dute Soroetan antolatutako saioan.
Hondarribiko Gazte Asanbladak bertso saioa prestatu du hilaren 11rako, ostiralarekin, Soroetako pilotalekuan, 20:30ean abiatuta. Nerea Elustondo, Aitor Bizkarra eta Amets Arzallus bertsolariak ariko dira oholtza gainean.
Osasun neurriak direla-eta ehun lagunentzako lekua egongo da Soroetan. Euskal Herriko bertso panoramari erreparatuta, jendea “gogoz” egotea eta bertaratzea espero dute gazteek.