Aintzinako euskarari buruzko hitzaldia, Oiasso museoan
Lau hautagairen artean, 'Aitzinako euskara eta bere bizilagunak' gaiak lortu ditu boto gehien Twitterren Oiasso Nahieran ekimenaren barruan.
Asteazken honetan, hilak 9, Antzinako Euskara eta bere bizilagunak hitzaldia emango dute Oiasso Museoan, Jokin Lanz doktorearen eskutik. 19:00etan hasiko da, eta euskaraz izango da.
Erromatarren deskribatutako baskoien lurraldea izango da haren abiapuntua, eta hiru errealitate linguistiko identifikatu dituzte: indoeuroparra, iberiarra eta akitaniar baskoia edo antzinako euskara. Hiru horien arten, euskara izan zen erromatarren egonaldiari biziraun zion bakarra.
Hitzaldia txiolariek aukeratu ahal izan dute, Oiasso Nahieran programan Aitzinatearen gainean proposatutako lau gaien artean.