COVID-19aren sentsibilizazio kanpaina egingo dute taberna eta jatetxeetan
Hala nola, musukua erabili eta distantzia mantentzearen garrantzia helaraziko diete ostalari nahiz bezeroei.
COVID-19aren kontrako kanpaina egingo dute ostalaritza guneetan. Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendaritzak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ostalaritza elkarteak sentsibilizazio kanpaina bat egiten ari dira pandemia garaian, COVID-19aren kontrako neurri higieniko-sanitarioak modu egokian betetzeko. Asteburu honetan, taberna eta jatetxeak 00:00ak arte irekitzen hasiko diren lehenengoa izanik, kanpaina berriro aktibatuko dute, eta Gipuzkoako hainbat herritan egingo dute, Irunen, kasu.
Gaur eta bihar artean ostalari eta bezeroei neurriak betetzearen garrantzia nabarmentzen ariko dira. Bost neurri dira horiek: musukoa erabiltzea, elikagaiak eta edariak hartzen direnean izan ezik, eserita kontsumitzea, lauko taldeetan biltzea, eskuen garbitasuna eta 1,5 metroko distantzia mantentzea.
Hainbat dinamizatzaile talde osatuko dituzte, eta ostalaritza guneak bisitatzen ariko dira, batik bat jende asko biltzen den uneetan. Horrez gain, maskarak ere banatuko dituzte. Kanpaina horren bidez, ostalaritzatik birusaren hedapenaren kontrako borroka babesten dela ikusarazi eta ostalarita seguruaren irudia sendotzea da.

