Brioche-Pasquierren lurzorua erosteko eskatu dio Jaurlaritzari PPk
Eusko Jaurlaritzari Brioche Pasquierren Azken Portuko lurzorua erosteko proposatu dio, "kalte konponezinak" gertatzea saihesteko, eta, toki horretan, parke publiko bat egiteko,
Muriel Larrea PPko legebiltzarkideak legez besteko proposamena aurkeztu du legebiltzarreko mahaian, eta, bertan, Eusko Jaurlaritzari Brioche Pasquierren Azken Portuko lurzorua erosteko proposatu dio, “kalte konponezinak” gertatzea saihesteko, eta, toki horretan, parke publiko bat egiteko “Irungo Artia inguruak daraman “hirigintza presio basatia” murriztuz. Horretarako, Europako Funtsak erabiltzea proposatu du. Era berean, “inguru paregabe horren lehenaratze eta zainketan inplikatzeko” ere eskatu dio Jaurlaritzari.
Larreak azaldu duenez, enpresak eta udalak hitzarmena sinatu dute produkzioa Landetxara eraman, eta lur horiek urbanizagarri bezala birkalifikatzeko. Horrek babestutako natur inguruneari “kalte konponezinak” eragingo dizkiola esan du, eta “izaera pribatua” ematen diola, berez, herritarrek erabili eta disfrutatzeko izan beharko zuen inguruari.
PPko legebiltzarkideak gogorarazi duenez, Natura 2000 sarearen barruan dago ingurua, eta KBE Kontserbazio Bereziko Eremu eta Hegaztien Babeserako Eremu Berezi izendatua dago.