Bi hamarkadaren ondoren Basterretxearen 'Araba' artelana aurkitu dute
Aratz mendian jarri zuten 'Araba' artelanaren brontzezko erreplika 1990ko hamarkadaren erdialdean, baina handik bi urtera desagertu zen sorkuntza.
Nestor Basterretxea eskultoreak (Bermeo, 1924 – Hondarribia, 2014) sortutako Araba artelana aurkitu du mendizale batek Aratz mendian, bi hamarkadaz desagertuta egongo ondotik. 1990ko hamarkadaren erdialdean jarri zuten sorkuntza lanaren brontzezko erreplika –originala egurrezkoa da– Arabaren, Gipuzkoaren eta Nafarroaren arteko mugan, Aratz mendiaren tontorrean. Handik bi urtera arrastorik utzi gabe desagertu zen sorkuntza lana, aste honetan aurkitu duten arte.
Artelana kokatu zuten 500 bat metrora topatu du pieza Aritz Albisuk (Araia, Araba). Basterretxearen sorkuntza zela baieztatuta, bi hodiz lagunduta hainbat lagunen artean jaitsi zuten Araiako bizilagunek 40 kilogramoko pieza. Asparrenako udaletxean dago orain.