Ekaineko kultur agendaren berri eman du udalak
Azken hilabeteetan antolatutako emanaldi kopururik altuena antolatu dute ekainerako; orotariko ekitaldiak izango dira.
Hondarribiko Udalak ekainari dagokion kultur agenda plazaratu du. Aurreko hilabeteetako eskaintza kontuan izanda, hamaika dira hilabete honetarako aurreikusitako ekitaldiak. Hilaren 28ko LGTBIQ eguna eta beste zenbait emanaldi zehazteke dauden arren, bertan kontsulta daiteke ekaineko kultur programazioa.