Gipuzkoako XVIII. Dantza Saria jaso du Iker Karrera hondarribiarrak
Gipuzkoako Dantza Profesionalen elkarteak atzo eman zion saria Karrerari, Donostiako udaletxeko pleno aretoan egindako ekitaldian.
Iker Karrera dantzari hondarribiarra saritu zuen atzo Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak, Donostiako pleno aretoan egindako ekitaldian. Zehazki, XVIII. Dantza Sariarekin haren ibilbide profesionalari errekonozimendua eskaini nahi izan zion profesionalen elkarteak. Dantzariak eskertuta jaso zuen saria, aldarrikapen eta giro onean aurrera eramandako sariketan.