Indarkeria sexistaren arloko erakundeen arteko protokoloa landuko dute plenoan
Gainontzeko puntu nagusiak hirigintza arlokoak izango dira. Plenoa ostiralean izango da, 09:30ean, eta online ikusteko aukera izango da 'irun.org'-en.
Ostiralean Udalbatzak maiatzeko ohiko osoko bilkura izango du, eta 14 puntutako gai zerrenda edukiko dute aurretik, 09:30etik aurrera. Plenoa ikusteko aukera izango da, irun.org-en. Punturik nabarmenetako bat zazpigarrena izango da, eta indarkeria sexistaren arloko erakundeen arteko arreta eta koodinaziorako protokoloa landuko dute.
Gainontzeko gai nagusiak hirigintza arlokoak izango dira: Residencial Jaizkibel eremuko hiri antolamendu plan berezia behin betiko onartzea, Gipuzkoako garraio publikoko zerbitzuen tarifen intrazioa sistemen lankidetz hitzarmenak berritzea, eta Babes Zibileko Udal Plana onartzea.
Horrez gain, Nicolas Guerendiain elkarteak oroimenaren espazio iraunkor bat egiteko proposatuko du garai bateko Aduana eremuan. Bestetik, Amnistia Internazionalak, Oxfam Intermonek eta Mugari Gabeko Medikuek COVID-19aren kontrako txertoetako sarbide unibertsala sustatzeko mozioa aurkeztu dute.
Azkenik, EAJk mozio bat aurkeztu du pasabideen ordenantza eguneratzeko.