Itsasoaren Europako Egunarekin bat egin dute Egiluzeko ikasleek
Mater Museo Ekoaktiboa eta Albaola bisitatzeaz gain, zeharkaldi laburra egingo dute ikasleek hainbat eragilerekin batera.
Egiluze ikastetxeak jakinarazi duenez, Hondarribiko eta Errenteria-Oreretako 8 urteko ikasleek Itsasoaren Europako Egunarekin bat egin dute gaurko egunez. Ikasleek, hainbat eragilerekin batera, zeharkaldi laburra egingo dute Betiaitxe ontzian, eta ondoren, Pasai San Pedron kokatutako Mater Museo Ekoaktiboa eta Albaola bisitatuko dituzte.