Urrea eta brontzea eskuratu ditu Hondarribia Arraun Elkarteak asteburuan
Lehen eta hirugarren postuak eskuratu dituzte gizonen eta emakumeen traineruek hurrenez hurren, Gipuzkoako Trainerilla Txapelketan.
Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa bukaerara iritsi da asteburuan. Azken jardunaldia amaituta, bi domina eskuratu ditu Hondarribia Arraun Elkarteak, zehazki, urrea kategoria maskulinoan eta brontzea femeninoan. Asebete agertu dira emaitzekin klubeko arduradunak.
Hondarribiko mutilak garaile Gipuzkoako Trainerilla Txapelkeran
— Hondarribiarraun (@HondarribiaAE) May 16, 2021eta neskak brontzezko domina
. Zorionak!
pic.twitter.com/qB6hWcx4mv