Motor gidari bat hil da Irunen
Atzo izan zen istripua, 16:00etan, motorraren eta bi autoren artean, GI-636 errepidean. Gidaria gizonezkoa zen eta 44 urte zituen.
Motor gidari bat hil zen atzo arratsaldean Irunen. 16:00ak aldera izan zen istripua GI 636 errepidean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, motorraren eta beste bi autoren artean gertatu zen istripua. Ondorioz, 44 urteko motor gidaria larri zauritu zen. Osasun zerbitzuak suspertzen saiatu ziren, baina hil egin zen. Bertaratutako medikuak berretsi zuen heriotza.
Motor gidaria gizonezkoa zen eta Honda markako motor bat gidatzen zuen.
Istripuaren eraginez errepidea moztuta egon zen bi norabideetan.