Hondartzako arrapala irisgarria izan dadin eskatu du Abotsanitzek
Mugikortasun arazoak dituztenek eta bainu egokituko erabiltzaileek baliatu ohi duten sarbidea dela salatu du udal taldeak.
Hondartzako arrapala irisgarria izateko eskaera erregistratu du Abotsanitzen udal taldeak gaur ezagutarazi duenez. Mugirkotasun arazoak dituztenek eta Oztoporik Gabeko Bainua programaren erabiltzaileek baliatutako sarbidea dela adierazi du alderdiak, “baina, argazkian ikusten denez, azpiegitura eskailera batekin luzatu zuen baten batek neguko denboraleen ondorioz harearen maila jaitsi zenean”. Auzoka dinamikaren baitan bildutako ekarpena dela erantsi du Abotsanitzek.
#Hondartza-rako arrapala irisgarria, beheraino irisgarria izan dadila eskatu dugu gaur @HondarribiaUdal-ean:https://t.co/lSVYBOLfuB#Hondarribia #Abotsanitz#MugiDezagunElefantea! pic.twitter.com/ht2tpHx3J9
— Abotsanitz (@Abotsanitz) May 17, 2021