Bidasoa Europan izango da berriro
Bidasoak datorren denboraldian EHF European League jokatzeko txartela lortu du, Puente Genili 31-28 irabazi ondoren.
Datorren denboraldian Bidasoa Europan izango da. Larunbatean, Puente Genilen kontra Artalekun erdietsitako bi puntuek eman die EHF European League jokatzeko txartela. Partida irundarrentzat izan zen 31-28 irabazi ondoren.
Bidasoa taldeko jokalariek kantxan ospatu zuten garaipena. Ez da lorpen makala, gainera, hirugarrenez jarraian lortu baitu Europarako sailkatzea.
Bidasoa Puente Genil baino nagusiago izan zen partida osoan zehar, baina momentu batzuetan markagailuan tartea oso murritza izan zen. Bukaeran, bisitariek estutu egin zioten etxeko taldeari, 28-26, baina, azken minutuak ondo kudeatu zituen Bidasoak, markagailua 31-28an ezarriz.
Hurrengo helburua Asobal ligako bigarren tokia bermatzea izango da. Cuenca izango da hurrengo arerioa azken aurreko jardunaldian. Partida etxetik kanpo jokatuko du Bidasoak, larunbatean, 17:00etatik aurrera. Bigarren tokia berretsiz gero, EHF European Leagueko taldekako fasea lehiatzeko sailkatuko litzateke talde irundarra.
🇪🇺 AMAAAAIERAAAAAAA ETA EUROPARAAAAAAA!!! 🇪🇺 GOAZEEEEEEEN!!!!
— CD Bidasoa Irun (@CDBidasoaIrun) May 15, 2021
🏆 #LigaSacyrASOBAL. 32. jardunaldia.
🔘 Artaleku.
🆚 Bidasoa Irun 31-28 @AngelXimenezBM.
📻 @txingudiradio.
💻 Zuzenean: https://t.co/ugD94KMAOw#BIDPGE #liveASOBAL #AupaBidasoa https://t.co/pY8YRuI7oC pic.twitter.com/DmvL5VNqKb