Meza eta bertsolariak, San Isidro eguneko ekitaldi bakarrak
Pandemiak hala behartuta, aurten ezingo dute ohiko moduan ospatu eguna. Angel Mari Peñagarikanok eta Aitor Mendiluzek girotuko dute saioa.
Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez, bi ekitaldik osatuko dute 2021. urteko San Isidro eguna: meza batetik, eta bertso saioa, bestetik. Guadalupeko Santutegian finkatu dute bi ekitaldietarako hitzordua, hilaren 15ean, 11:00etan eta 11:45ean, hurrenez hurren. Angel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsolariek parte hartuko dute saioan.
COVID-19 izurriak hala derrigortua ez dela bestelako ospakizunik egingo gaineratu du udal erakundeak.