Irundarrek elkartasuna adierazi diete kolonbiarrei
Elkarretaratzea egin dute San Juan plazan Kolonbian herritarren kontra egiten ari diren eraso bortitzak salatzeko.
Kolonbian gutxienez 47 pertsona hil eta beste hamarnaka zauritu ditu poliziak azken egunotan izandako liskarretan. Egoera horren aurrean, Irunen ere bat egin dute Kolonbiako herriarekin, eta atzo iluntzean elkarretaratzea egin zuten San Juan plazan.
Kolonbiako banderekin elkartu ziren udaletxeko arkupeetan, eta besteak beste Hainbeste kendu digute ezen beldurra kendu digute bezalako mezuak irakurri ahal izan ziren.