Beste pauso bat aurrera eman du Bidasoak
Bidasoak Villa Aranda mendean hartu du, eta bi puntu oso garrantzitsu lortu ditu bigarren postuari eusteko.
Bidasoak zuzen jarraitzen du bere helburua lortzeko norabidean, eta atzo jokatu zuen 31. jardunaldian ere ez zuen hutsik egin: Villa de Arandaren kontra 27-31 irabazi zuen, eta sailkapen nagusian bigarren jarraitzen du 49 punturekin.
Lehen zatian parean izan ziren bi taldeak, eta bost aldiz egon zen berdinduta markagailua: 5-5, 6-6, 7-7, 11-11 eta 13-13. Azkenean 14-15 iritsi ziren atsedenaldira, Bidasoa aurretik. Bigarren zatian indarrez atera ziren irundarrak, eta 0-3ko partzialarekin hasi ziren. Edonola ere, Aranda de Duerokoek ez zuten etsi, eta aldea murriztea lortu zuten. Irundarrek, ordea, kontraerasoari ekin zioten eta 2-5eko partzialarekin bukaeraraino aurretik mantendu ziren. Azkenean, 27-30.
Harmailetan, aspaldiko partez, zaletuak ikusi ziren, 500 inguru. Hunkigarria izan zen euren erantzuna Villa de Arandaren porrotaren ondoren, mailaz jaitsi baitziren Bidasoaren kontrako partidaren ondotik. Irundarrek ere txalotu zituzten.
Asobal liga amaitzeko hiru jardunaldi falta dira, eta asteburu honetan, Genil izango du aurrean talde irundarrak, 18:30etik aurrera, Artalekun. Bidasoak bolada onari eutsi nahi dio, bost jardunaldi baitaramatza galdu gabe.
🙌 PIEL DE GALLINA 🙌
— GOL PLAY (@Gol) May 9, 2021
👏 @bmvillaaranda acaba de descender y recibe una SONORA ovación de su afición y del @CDBidasoaIrun
🔝 ¡Qué ejemplo de deportividad!
#⃣ #SacyrAsobalEnGol pic.twitter.com/YrYthWwRFv