Guadalupera martxa, presoen herriratzea eskatzeko
60 bat lagunek bat egin dute Sarek mendi tontorretara igotzeko deiarekin. Guadalupera igo dira, euskal presoak gerturatzea eskatzeko.
Talde argazkia atera dute mobilizazioan parte hartu dutenek. 60 bat hondarribiarrek bat egin dute Sarek egindako deiarekin. Euskal Herri osoan 650 tontor igo dituzte euskal presoen etxeratzea aldarrikatzeko. Hondarribiaren kasuan Guadalupe izan da hautatu duten eremua.


