Itxiera perimetrala luzatzea atzera bota du Auzitegi Nagusiak
Eusko Jaurlaritzaren etxeratze agindua eta bilera murrizketak proposamenak bertan behera utzi ditu EAEko auzitegiak. Ez da helegiterik egongo.
Etzi bukatuko da alarma egoera, eta horren harira, Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri zuen orain arteko neurriei eusteko asmoa zuela.
Ez da hala izango. Izan ere, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusiak proposamen hori atzera bota du. Modu horretan, Luis Angel Garrido epaileak zuzentzen duen mahaiak erabaki du ez dela itxiera perimetralik egongo, ezta lau pertsona baino gehiago elkartzeko debekua. 22:00etatik 06:00etara bitarteko etxeratze agindua ere bertan behera geratuko da. Neurri horiek proposatzen ziren kutsatze tasak EAEn 200eko langa gainditzen zuenean.
Urkulluk iragarri zuenez, epaileen erabakia errespetatuko zuen, eta modu horretan ez da helegiterik egongo.
Epaileen idatziaren arabera, autoritateak tabernen itxiera ordua ezar dezake, baita kirol jardueretan pilatzen den jendea mugatu, oinarrizko eskubideak ez direlako. Bestalde, litroak egitea debekatuta egoten jarraituko du.
Hori bai, higiene arauek eta maskara jantzi behar izateak indarrean jarraituko dute.
Autoa hemen klik eginda irakur daiteke.