Sortzaileak protagonista egin nahi ditu liburutegiak
Sormen lanak eta sortzaileek liburutegiko funtsetik aukeratutako argitalpenak elkartu ditu Zuloaga Etxeak.
Hondarribiko Zuloaga Etxea Udal Liburutegiak sortzaileak egin nahi ditu protagonista. Horretarako, lehenik eta behin, Urtzi Ibargurenen sormen lanak bildu ditu txokoan, eta horiekin batera, artistak berak liburutegitik aukeratutako argitalpen sorta erakusgai jarri dute. Horrez gain, liburutegiaren blogean gaztearen azalpenak eskura daitezke QR kode baten bitartez.
#Liburutegiaksormeniturri ulertzen dugulako @Hliburutegia-n sortzaileek sortutakoa eta beraiek gure funtsatik aukeratutakoa elkartu dugu. Lehenbizikoa @urtziibarguen. Ikusi eta entzun:https://t.co/ve4Z5qyJ0X@HondarribiaUdal @hondarribihitza @HondarKultura pic.twitter.com/eP4lUH27U4
— Hondarribiko Liburutegia (@Hliburutegia) May 6, 2021