Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Ficoban egingo diren azterketengatik
Hiru egunez egongo da indarrean neurria: bihartik hasi eta ostiralera. HABEren azterketak egingo dituzte erakustazokan.
Bihartik hasi eta ostiralera bitartean HABEren azterketak egingo dituzte Ficoban, eta pertsonen joan etorri handia izango dela aurreikusita, Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Lasarte-Oria Hendaia linean.
Horrenbestez, Lasarte-Oriatik 15 minuturo aterako dira trenak 07:45etik 13:30era bitartean. Hendaiatik, berriz, maiztasuna bikoiztuko du Euskotrenek, eta 08:33tik 14:33era zerbitzu erregularreko bi trenen ordez, lau egongo dira.
Informazio gehiago 943 333 333 telefono zenbakian edota Interneten, APPean edo Twitterren.