2021eko TAO txartelak jaso daitezke dagoeneko
Ordainketa eginda BAZ bulegotik edo Udaltzaingotik igaro beharko dira interesdunak. Maiatzaren 14an iraungoko dira iazko txartelak.
2021. urteko TAO txartelak jasotzeko epea zabaldu du Hondarribiko Udalak, gaur jakinarazi duenez. Ordainketa eginda BAZ bulegotik edo Udaltzaingotik pasa behar direla gogorarazi die, halaber, interesdunei. Maiatzaren 14an iraungiko direla iazko txartelak ohartarazi du, halaber, tokiko erakundeak.