Odei Martin irundarra Wembleyn
Concord Rangers taldearekin FA Trophyko finala jokatuko du, gaur, Wembley estadio mitikoan, Harrogate Town taldearen kontra.
Odei Martin irundarrak Concord Rangers taldearekin FA Trophyko finala jokatuko du, gaur, Wembleyko futbol zelai mitikoan. Finala 16:30ean hasiko da, eta Harrogate Town taldea izango du aurrez aurrez.
Concord Rangers futbol taldeak berak Twitterren euskaraz idatzi du txio bat, eta bideo horretan bertan zaletu batzuk ageri dira ikurrina eskuan dutela.
Concord Rangers taldeak National League South-en jokatzen du.
Mila esker Euskal Herria gurekin egoteagatik! Goazen Concord! #FATrophyFinal #YAMC 💛💙 pic.twitter.com/gVBAAaXxad
— Concord Rangers FC (@ConcordRangers) May 3, 2021