Migratzaileen gaineko batzarra egin dute udalak eta Jaurlaritzak
Migrazio krisiak Bidasoan duen eragina izan dute aztergai bilkuran, eta jakinarazi dutenez, momentuz ez dute Jostaldi pilotalekua behar izan.
Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendari Xabier Legarretak eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako zuzendari Noemi Ostolazak bilera egin dute aste honetan Hondarribiko Udaleko Txomin Sagarzazu alkatearekin zein Gotzone Larrarte Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako zinegotziarekin. Migrazio krisia eta migratzaileek gaur egun Bidasoa inguruan bizitako egoera izan zuten hizpide bilkuran, eta jakinarazi zutenez, Juan Sebastian Elkano aterpetxeak eskainitako baliabideekin nahikoa izan dute migranteei ostatu emateko orain arte. Momentuz, ez dute Jostaldi pilotalekua erabili behar izan.