Zuhaitz landaketa egin dute Hondarribiko ikasleek
Basoen Nazioarteko Eguna medio, eta Basoak Ernatzen proiektuaren baitan, Muliate eta Ttarratenea inguruan haritz landaketa burutu dute ikasleek.
Hilaren 21ean ospatutako Basoen Nazioarteko Egunaren harira, haritz landaketa egin zuten atzo Hondarribiko ikastetxeetako ikasleek, udalak jakinarazi duenez. Hirugarren mailako ikasleak izan dira jardueran parte hartu dutenak. Muliate eta Ttarratenea inguruan aurrera eraman dute landaketa “sinbolikoa”.