Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Migratzaile gutxiago iritsi dira azken egunotan Irunera

Irungo inbutua arindu da, neurri batean, migratzaile gutxiago etorri eta pertsona gehiagok lortu dutelako muga zeharkatzea, azken astean.

Hendaia Irundik. Eskuinean, Ferrokarrilaren zubia.
Aizpea Amas Agirre
Irun
2021/03/15

Irunen sortzen ari zen inbutua arindu da azken egunotan, batetik, espero baino migratzaile gutxiago iritsi direlako hirira, eta, bestetik, aurreko asteetan baino pertsona gehiagok lortu dutelako muga zeharkatzea; astebetean, 50-60 inguruk Irungo Harrera Sarearen arabera. 

Neurri batean, harrera sarea “harrituta” agertu da Josune Mendigutxia kidearen arabera, kontuan hartuta, Kanaria Uhartetik penintsulara geroz eta jende gehiago bidaltzen ari direla: “Agian sortu den alarma eta gero, estatuko beste toki batzuetan gelditu dituzte”. Edozein modutan, hurrengo kolperako prest egon behar dutela ohartarazi du harrera sareko kideak, eta lehenago edo beranduago etorriko dela. 

Asteburuan Irun eta Hondarribian dituzten dispositiboak ez direla bete azaldu du Mendigutxiak. Ostiralean, 60 lagun iritsi ziren, eta, larunbatean, 30. Gautxoriek, bestalde, bi lagun artatu dituzte. Edozein modutan, migratzaileak egoera tamalgarrian iristen direla salatu du harrera sareko kideak: “Irunera iritsi aurretik, hiru egun pasatzen dituzte estatuan jan gabe, lo egin gabe… Kristo eginak iristen dira”.

Instituzioek “jarrera ona”

Hurrengo asteei begira, zer gertatuko den zain daudela adierazi du boluntarioak: “Instituzioen aldetik mugitzen ari dira, eta gurekin ere harremanetan jarri dira, eta hala jarraitu nahi dute. Oro har, jarrera ona da, baina ikusiko dugu nola doan”. Hala ere, Eusko Jaurlaritza bai, baina oraindik Irungo Udala ez dela beraiekin harremanetan jarri kritikatu du Mendigutxiak: “Joan den larunbatean Hilanderaseko aterpetxean izan ginen. Gurutze Gorriko jendea zegoen, Eusko Jaurlaritzakoa… baina ez zegoen udaleko inor”. 

Irun eta Hondarribia artean, ia 200 ohe dituzte momentu honetan. Ez dakite noiz arte jarraituko duten dispositibo horrekin, baina Mendigutxiaren iritziz, migratzaile oldea espero dutelako jarri dituzte, baita mugan kontrol handiak izango direlako ere. 

200 ohe horietara iritsi ziren joan den astean Hondarribiko Udalak Jostaldi pilotalekuan 96 ohe ipini ondoren. Harrera sareari ongi iruditu zaio toki berri bat prestatzea, baina kokalekua egokia ez dela gogorarazi du, “atzeraka joatea” dela: “Migratzaileek pasatzen dute egun osoa muga zeharkatzen saiatzen, eta Hondarribitik ezin dute hori egin. Irunen badira nahikoa toki horretarako, Urantzu frontoia edo Ficoba bera esaterako”. Harrera sareak hori lortzeko lanean jarraituko duela berretsi du. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.