20 lagun salatu ditu Ertzaintzak legez kanpoko festa batean parte hartzeagatik
Larunbat gauean bertan beste hemeretzi lagun identifikatu zituzten ertzainek, San Martzial ermitaren inguruan edateagatik.
Legez kanpoko festa batean parte hartzeagatik 20 lagunen kontrako salaketa jarri du Ertzaintzak. Ertzaintzaren arabera, festa hori taberna batean egiten ari ziren, eta larunbatean izan ziren gertakariak, 16:30ean.
Ertzaintzak beste gertakari baten berri ere eman du: larunbatean beste 19 lagun identifikatu zituen ustez kalean edateagatik. Zehazki, San Martzial ermitaren inguruan ari ziren edaten, Ertzaintzak jakinarazi duenez.