Ikasleen musuko banaketa «gehiegi» kostatu da Abotsanitzen iritziz
Udal taldearen arabera, «sei hilabete igaro dira Abotsanitzek lehen aldiz ikasleentzako maskarak eskatu zituenetik». Hiru aldiz helarazi dutela eskaera erantsi dute.
Hondarribiko Udalak ikasleen artean banatutako musuko eta botila berrerabilgarrien inguruko balorazioa plazaratu du Abotsanitz Herri Batzarrak. Udal taldearen arabera, «Abotsanitzek lehen aldiz Hondarribiko ikasleentzako maskarak eskatu zituenetik». Erantsi dutenez, handik gutxira Maria Serrano Gazteria zinegotziak maskarak banatuko zituztela ikasleen artean. Hala ere, atzerapena medio beste beste bi eskaera luzatu zituztela adierazi dute: «Gehiegi kostatu da, baina argi geratu da eskatzen genuena egin zitekeela».