77.8 milioi euroko aurrekontuak izango ditu Irunek
Pandemiaren aurrekontuek ez dute kontrako botorik jaso, eta udal gobernu taldearen aldeko botoekin atera dira aurrera.
Udal taldeen arteko elkarrizketak bide onetik irten dira, eta adostasuna , pandemiaren aurrekontuek: 14 aldeko boto (udal gobernu taldearenak) eta kontrako botorik ez. Guztira, 77.853.414 euroko kopurua izango dute, eta aurrekontu kontsolidatuta, 83.067.714,24 eurokoa izango da.
1.047.800 euroko emendakinak onartu ditu udalak: EH Bildurenak (582.000 euro), EAJrenak (380.800 euro), PP (45.000 euro) eta, azkenik, emendakin tekniko bat (40.000 euro).
Pandemiaren ondorioak arintzeko prestatutako Irun Aurrera planera 2,9 milioi euro bideratuko dituzte, eta gastu soziala %10 igoko da.