2.695 isun jarri ditu Udaltzaingoak pandemian
Besteak beste, maskarak ez jartzeagatik, edukiera ez betetzeagatik edo mugikortasun arauak urratzeagatik ireki ditu aktak udaltzaingoak.
Pandemia garaian Covid19ari aurre egiteko onartutako neurriak kontrolatzen ibili da udaltzaingoa. Tarte horretan, milatik gora lan egin ditu, eta 2.695 akta ireki, besteak beste, maskarak ez jartzeagatik, edukiera ez betetzeagatik edo mugikortasun arauak urratzeagatik.
Egindako lanean artean, hasiera batean espazioak sortzen zihoazen neurrietara egokitzeko (besteak beste, gel hidroalkoholikoa banatzeko eta maskarak banatzeko euskarriak instalatzea ), oinezkoentzako eremuak sortu eta behar bezala seinaleztatu eta distantzia gordetzeko neurriak ezarri.
Irungo Udalak Babes Zibilak egindako lana ere jakitera eman du. Hala nola, adinekoei erosketak etxera eraman, hiri erdialdeko eta Dunboako anbulatorioak, eskualdeko ospitalea eta Udaltzaingoaren bulegoak garbitzeko eta desinfektatzeko jarduerak, eskola materiala helarazteko 300 pakete banatu… Askotarikoak izan dira jarduera horiek, baita konfinamendu garaian urteak betetzen zituzten haurrak kaletik zoriontzea ere. Guztira, 1.067 ekintza izan dira.