Bidasoa Espainiako Kopako azken fasean lehiatuko da bihartik aurrera
Benidorm izango du aurrean final laurdenetako partidan, bihar, 15:00etatik aurrera. Talde irundarra faboritoen artean ez dagoen arren, ilusioz irtengo da.
Bidasoak asteburu garrantzitsua du aurretik. Espainiako Kopako azken fasea sartzea lortu zuen, eta, bihartik aurrera jokatuko dira fase horri dagozkion partidak, Madrilgo Wizink Centerren. Talde irundarrak Benidorm izango du aurrez aurre, eta 15:00etan hasiko da lehia. Partida ETB4an ikusteko aukera izango da.
Bidasoak aurrera egitea lortuz gero, hurrengo partida larunbatean izango luke, 16:30ean. Finala, berriz, igandean izango da, 19:15etik aurrera.
Bartzelona eta Benidorm dira kopa erdiesteko hautagai nagusiak. Bartzelona garaile izan da azken zazpi urteetan, eta Benidorm, berriz, iazko txapeldunordea da.
Jacobo Cuetararen mutilek, ordea, ez diote aukerari ihes egiten utzi nahi, eta “ilusioz” lehiatuko direla nabarmendu du entrenatzaileak.