Bizikletentzako aparkaleku gehiago jarri ditu udalak
Oraingoan Egiluze ikastetxearen txanda izan da, eta udalak aurrera eramandako dinamikaren barruan kokatu du Juan Luis Silanes Hezkuntza zinegotziak.
Bizikletak aparkatzeko gune berriak ezartzen ari da Hondarribiko Udala azken asteetan, eta horren baitan kokatu du Juan Luis Silanes Hezkuntza zinegotziak Egiluze ikastetxearen atzealdeko esku-hartzea. Zehazki, eskolak egindako eskari bati erantzunez jarri dituztela aparkalekuak ere aditzera eman du.
Era berean, ondoko guneetan aparkalekuak jarri dituztela gogorarazi du arduradunak, besteak beste: Talaia ikastetxearen inguruan, Amuten, Bordari ikastetxean, Mendelun, Portuko elizaren atzealdean, Uria Harresian, San Nikolas zubian Alde Zaharrerantz, Jostaldin eta euskaltegian.