Zabaltza plazako errepideko lanak burutzeko, inguruko kaleen norabideak aldatuko dituzte
Hondarribia kaleko lanak egin ahal izateko, gauez kalea moztuko dute etzi eta astelehenean.
Zabaltza plazatik igarotzen den errepidea itxiko dute hilabete eta erdiz, eta Zuberoa kaletik gora joan beharko da, Argentinar Errepublika kalera iristeko.
Behin Zuberoa kalea igota, eskubitara Vicente Lafitte kalera pasa beharko da, eta ondoren Juan Albisu kaletik jeitsi ahalko da. Gudari kalearen amaieran, soilik ezkerretara joan ahalko da Juan Albisu kalean norantza bakarra ezarriko dutelako.
Bestalde, datozen igande eta astelehen gauetan Hondarribia kaleko trafikoa moztuko dute asfaltatze lanak egin ahal izateko.