Udalak San Miguel Anaka inguruan babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko baimena lor dezake martxoa amaieran
Alarde eremuan babes ofizialeko 42 etxebizitza eraikitzeko eskumena, eraikuntza enpresa bateri esleitu diotela esan du Jose Antonio Santano alkateak.
Eusko Jaurlaritzak San Miguel Anaka inguruko lurzoruaren kalitatearen adierazpenaren lehen ebazpena eman dio udalari. Azken proposamena, martxoa amaierarako jasotzea aurreikusi du Jose Antonio Santano alkateak.
Baimena eta azken proposamena jasotzean alkateak azaldu du, San Sebastian kaletik hasi daitezkela 1.175 etxebizitza eraikitzen. Guztira babes ofizialeko 887 etxebizitza izango dira, “Baita igerileku publikoak eta beste kirol gune batzuk ere.” zehaztu du Santanok.
Bestalde, Alarde eremuan babes ofizialeko 42 etxebizitza eraikitzeko eskumena, eraikuntza enpresa bateri esleitu diotela eman du jakitera alkateak.”Kontratua formalizatzea eta lanak hastea besterik ez da falta.“
Babes ofizialeko etxebizitza hauen esleipen prozesua, lanak amaitu baino sei hilabete lehenago hasiko dela, eta IRUNVI arduratuko dela hortaz azaldu du udalak.
EH Bilduk proposatutako alokairurako 10 etxebizitza publiko eraikitzea onartu dute ere. Era horretan, ingurune honen urbanizazio garapena amaitutzat joko du udal gobernuak.