Mindfulness ikastaroa antolatu du Gaurko Andreak elkarteak
Emakumeek beraien burua zaintzeko eta ahalduntzeko antolatu dute tailerra.
Nazio Batuen Erankundeak dio, zainketa lanak egiten dituzten %78 emakumeak direla. Zainketa “bai gurasoena, bai haurren hazkuntzarena” gisa interpretatuta. Aldi berean Osasunaren Mundu Erakundearen hitzak ekarri dituzte gogora “Emakumeek osasun globala ematen dute eta gizonek osasun globala gidatzen dute.”
Emakumeek bere burua zaintzeko eta ahalduntzeko helburuarekin, mindfulness ikastaroa antolatu du Gaurko Andreak elkarteak. ‘Zu zaintzen’ izena du dinamikak eta guztira 8 saio izango dira, arratsaldeko 7etatik 8etara Kale Nagusiko 11.1 atarian.
Elkarteak adierazi du urteak daramatzatela ikastetxeetan berdintasuna lantzen eta indarkeria matxista desagerrarazteko tailerrak ematen. Tailer hauek luzaroan eman ostean, ondorioztatu dute gazteen ehuneko txiki bat dela genero rolekiko ikuspegia aldatu duena, eta ehuneko handi batek oso barneratuta dituela genero rolak, gizon gazteek batez ere beraien esanetan.
Rol sexistak identifikatzeko ‘Aldatu #ROL-LO’ lehiaketa jarri dute abian. Idatzietan, ikus entzunezko edukietan edo aplikazio digitaletan topa daitezkeen genero rolak identifikatzea eta aldatzean datza jokoak. Horretarako, argazki bat atera behar zaio identifikatutako genero rolari, agertzen den pertsonaiei rolak aldatu eta bidali. 13 eta 18 urte bitarte dituztenek ahal dute parte hartu.