Eslalomeko Espainiako lehen kopan, zazpi domina irabazi ditu Santiagotarrak kirol elkarteak
Datorren asteburuan Espainiako bigarren kopa jokatuko da Seu d'Urgellen, Lleidan.
Urtebete igaro ostean, bueltan dira berriz ur bizietako lasterketak. Coronabirusaren eraginez, ez da inolako lehiaketarik jokatu ez Euskal Herrian ezta Espainian ere.
Pasa den asteburuan jokatu zen Eslalomeko Espainiako lehenengo kopa Galiziako Tea ibaian, eta urrezko lau, zilarrezko bat eta brontzezko hiru domina eskuratu ditu Santiagotarrak kirol elkarteak. Joan den denboraldian ezarritako formatuari eutsi dio Espainiako Piraguismo Federazioak.
Taldekako sailkapenean hirugarren postua irabazi zuen kirol elkarteak. Banakako lorpenei dagokienez, beteranoen K1 kategorian Xabi Manterolak urrea irabazi zuen bi egunetan, Joan Crespok ere urrezko domina irabazi zuen larunbatean gizonezkoen K1 kategorian, Klara Olazabalek hirugarren eta bigarren postua garaitu zituen eta K1 junior kategorian Aritz Azanza eta Martin Arruabarrena igo ziren podiumera.
Hurrengo hitzordua, martxoaren 6 eta 7ko asteburuan izango da, Seu d’Urgellen egingo den Espainiako bigarren kopan.