Haurrentzako ipuin kontaketa bihar, liburutegian
Lupe Lekuona kontalariak gidatuko du 4 eta 7 urte arteko haurrei zuzendutako saioa. Aldez aurretik izena ematera deitu dute.
Lupe Lekuona ipuin kontalariak haurrei zuzendutako saioa gidatuko du bihar arratsaldean (18:00), Hondarribiko Udal Liburutegia Zuloaga Etxean. 4 eta 7 urte arteko umeei bideratuta dago ipuin kontaketa. Edukiera mugatua dagoenez, aldez aurretik izena ematera deitu dute.