Semifinaletako proba baliogabetu diote Teresa Errandoneari Gallurren egin den pista estaliko txapelketan
Takoen sentsoreak 0,093 milarena denbora erreakzio jaso dio irteeran atletari eta onartzen den gutxiengoa 0,100 milarena da.
Epaileak agindu ondoren atera zen asteburuan Teresa Errandonea 60 hesi proban, Bidasoa Atletiko Taldeak nabarmendu duenez. Gallurren izan da Espainiako txapelketa absolutua eta bost atletek hartu zuten parte.
Epaileek irteera baliogabetu zioten Errandoneari, takoen sentsoreak 0,093 milarena denbora erreakzio jaso baizuen, eta onartutako gehiengo denbora erreakzioa 0,100 milarena da. Taldeak adierazi du, baliogabetzea jakinarazi zietenean, epaileei irteera bideoa abidura motelean ikustea eskatu zietela baina ezezkoa jaso zutela. “0,093ko takoen presio horretan bakarrik zentratzen dira, agian lekuan bertan mugimenduren bat egon zen, eta hori ohartarazpen bat izango litzateke, ez zuzeneko deskalifikazio bat.”
Errandoneak iritzi komunikatu bat idatzi du asteburuan eta ezbaian jarri du ezarrita dagoen gutxiengo denbora erreakzioa. Bere ustez, zaharkitua geratu da 0,100 marka, geroz eta atleta gehiagok 0,090 eta 0,100 arteko denbora erreakzioa izaten ari baitira.”Erreakzio muga hori duela 50 urte finkatu zen, eta uste dut, gure kirola beste alderdi batzuetan egokitzen ari den bezala, gaur gertatu denak gogoeta egiteko eta aldaketak planteatzeko balio dezakeela.”
Atleta irundarrak baliogatzea deuseztatzeko beste faktore batzuk (adibidez irteera bideoa abiadura motelean) kontuan hartu ez izana salatu du. Izan ere, arautegiak dio azken erabakia hartu aurretik hainbat alderdi ikuskatu behar direla.
Beste lau atleten jokaldiari buruz esan dute, Maria Del Mar Joverrek eskaini zuela emankizun nabarmenena. Hasieran bere marka hoberena egin zuen berriz, eta ondoren bere marka pertsonala hautsi eta 2,60 metroko saltoa egin zuen, txapelketako laugarren postua irabazi zuen.
Iker Arozenak salto guztiak gainditu eta 7,43 metro egin zuela salto azaldu dute. Bosgarren postuan sailkatu da.
Miriam Gregorik 800 metroko bere lehen semifinala jokatu zuen eta segundu batengatik ez zen finalera iritsi. 2,11,54 segundu egin zituen korrikalariak, bai bera eta bai bere entrenatzailea pozik agertu dira egindako lanarekin.